XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina maitemintzea, bestalde, bi pertsonen arteko gauza da, nahita ala nahigabea, bakoitzak bere indar bereziarekin bizi eta sufritzen duena, eta kontatuko dizuedana bi bide bereizi eta paraleloetan joango da, trenbidea bezala.

Bat egingo ote dute bukaeran?

Penelope maitemindu egin zen ikasturte amaiera ospatzeko Cadaquesera egindako bidaian.

Mutila itsasertzean pintatzera ateratzen zen goizero.

Hondartzara bidean elkar ikusten zuten.

Behin Penelope bere ondoan gelditu zen, geroztik, eta etxera itzuli arte falta ziren egunetan, egin zuen bezala.

Zertan ematen zuten goiza? Ezertan ez.

Itsasoa begiratu, margotu, hitz egin, eta elkarri begiratu.

Besterik ez.

Agurtzerakoan mutilak bere autorretratu bat eman zion.

Ederra zen margoa.

Denei erakutsi zien, eta denek ikusi zuten, eskuetatik banaka ibiliz, mutilaren aurpegia, edo margolariak une batean bere aurpegia nola ikusi eta sentitu zuen testigantza eskainiz begiratzen zien irudia.

Eta Penelope izugarri maiteminduta itzuli zen.

Neguan tarteka elurra egiten duen hiriburu batean bizi zen poeta gaztea, Castillan.

Ez zituen bereziki egun zuri eta isilak itxaroten, elurrak bere bihotza sentibera eta goibel bilakatu arren.

Hark beti idazten zuen, haurtzaroko ipuinen inozotasunaz konturatu, jabetu eta gauza berriak sentitzen hasi zenetik.

Olerkari hasi berriek hesi sendo bat aurkitzen dute, zeina hiru oztopoz osatua dagoen (...).